IB Sareko 12 enpresetako Pertsona Arduradunak SARRALLE-n esperientziak partekatzen

2021-11-29

Pasa den ostegunean, eskualdeko enpresetako Pertsonen Arduradunen Lan Taldea bildu da. IB Sareko 12 enpresetako Arduradunak elkartu dira SARRALLE enpresan, beraien barne komunikazio estrategia ezagutu eta arlo honetan azaleratzen diren esperientzia, praktika on eta zalantzak gainontzeko enpresa partehartzaileekin elkarbanatzeko helburuz.

Enpresen aldetik egindako balorazioa positiboa izan da. IB Sareko Enpresa Arloak, behar konkretuen araberako gaien inguruan lanean jarraituko du, espazioak sortzen, elkar hobeto ezagutu, harremanak indartu eta esperientziak partekatzen jarraitzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia