Iker Elustondo Turismo graduko ikasleak iraurgi Berritzenen egin zuen lanaldia saritua izan da 20-21 ikasturteko praktikarik onena bezala. San Frantzisko Xabierkoa XI. Jardunaldiaren baitan Deustoko Unibertsitateko Donostiako kanpusean antolatu den ekitaldian jaso dute aitortza, Iker-ek berak eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak.
Iraurgi Berritzeneko Turismo Arloko koordinatzailea den Jesus Mujikaren esanetan, oso pozik daude noski, batipat Iker Elustondo ikaslearengatik, baina ez luke nahi sari eta ekitaldi honen diztirak tapatzerik honen atzean dagoen lana eta benetan garrantzia duena, unibertsitatea eta enpresaren arteko elkarlana ikasleen lan munduratzeko prozesuan.
Deustoko Unibertsitatearekin eremu honetan Iraurgi Berritzenek duen binkuloa sendoa da formakuntza dualerako eta lan praktikak burutzeko duten hitzarmena bitarte. Modu honetako sari edo aitortzek etorkizunean lotura hori sendotzen jarraitzeko konpromisoa indartu besterik ez dute egiten.