Euskadiko ekonomia sozial eta solidariorako erreferentzia eta bultzada gunea den Ekonopolora bisita

2021-12-09

Pasa den Abenduaren 3an ekintzailetza arlotik, EKONOPOLOa bisitatu zen. Bilboko “Las Cortes” auzoan kokatzen den gunea da eta bertan, ekonomia sozial eta solidarioaren ekosistema oso bat kokatzen da.

Bertan, hainbat proiektuk, enpresak eta ekimen soziokomunitariok bat egiten dute ekonomia eta ekoizpen sare berri batean. Sare horrek, errentagarritasun ekonomikoaz haratago joanik, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzen du, tokiko giza garapenarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Agenda 2030ean markatutako helburuekin lotutako faktoreak modu orekatuan bultzatuz.

Ekosistema horren parte dira, besteak beste, Bilbao Ekintzaren ekintzailetzara bideratutako zerbitzuak, coworking espazio bat, etorkinek bultzaturiko kooperatiba bat, ekonomia sozialaren eremuan lanean ari diren hainbat elkarte (REAS Euskadi, Gizatea) eta bertan kokatzen den La Cantera lanbide heziketa zentrua.

Esperientzia oso interesgarria izan zen eta ekonomia ulertzeko beste modu batzuk badaudela ikusteko eta ikasteko aukera paregabea. Milesker gurekin partekatzeagatik esperientzia hau.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia