IB Kudeaketa Kontseiluak urte amaierako topagunea ospatu du

2021-12-16

Enpresa, ikastetxe, enplegu eragileak eta udal ordezkariek osatzen duten IB Kudeaketa Kontseiluak urteko 3. Topagunea ospatu du pasa den abenduak 3an. Kontseiluaren helburua, bailararen garapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak erabaki eta garatzea da, elkarlana eta estrategia konpartitu baten bitartez. IBren lankidetzazko gobernantza ereduaren baitan.

Eremu sozioekonomiko bakoitzeko elkarlan guneetako ordezkariek, urteko jardueraren berri eman eta gune arteko elkarlaneko proiektuen emaitzen balorazio positiboa egin dute, eragile desberdinen arteko elkarlana balioan jarriz. Kontseiluak aztergai izan du ere, eskualdeko hausnarketa prozesuaren baitan lehenengo fasean jasotako ekarpenak eragileen eskutik eta hurrengo fasean eman beharreko pausoak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia