Atzerriko tituluak homologatzeko 2. Hitzaldia ospatu da Azkoitian

2021-12-16

Pasa den asteartean, abenduaren 14an, atzerriko tituluak homologatzeko bigarren hitzaldia ospatu zen Intsausti Jauregian, Azkoitian.

Oraingoan ere Bidez-Bide elkarteko adituen eskutik, eskualdean bizi diren atzerritarrak beraien lurraldean dituzte ikasketak homologatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren aztertzeko hitzaldia ospatu zen. Prozesu honen azken helburua da atzerritik etorritako pertsonek dituzten ikasketak homologatzea laneratzeko eta beraiek dituzten helburu profesionala lortzeko aukerak handiagoak izateko.

Guztira 10 lagunek hartu zuten parte eta oso balorazio positiboa egin zuten bai bertaratu ziren pertsonek eta baita antolatzaileek ere. Egindako bi saioen harrera ikusirik datorren urtera begira ere gehiago antolatzea aurreikusten da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia