ZIUR eta eskualdeko IKT Arduradunekin OT Sareen segmentazioa hizpide

2022-01-28

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruko lan saioa ospatu da Urtarrilak 27 ostegunean, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak.

Lan saioan, IT “Information Technology” eta OT “Operational Technology” sareen arteko segmentazio aukerak izan dira hizpide. Besteak beste, segmentazio proiektuak modu egokian garatzeko gakoak eta merkatuak eskaintzen dituen produktu nahiz zerbitzuak. Era berean, eskualdeko enpresa ezberdinek eremu honetan duten esperientzia partekatu da.

Iraurgi Berritzenek, ZIUR-ekin lankidetzan, Maiatza bitartean beste 3 lan saio garatzea du aurreikusita. Lan saio hauek bi helburu nagusi dituzte. Batetik, zibersegurtasun arloan dauden azken joera teknologikoen berri eman nahi da eta bestetik, berriz, eskualdeko industria enpresen artean esperientzia praktikoak partekatu nahi dira.

Datozen hilabeteetan honako lan saioak ospatzea aurreikusten da:

  1. 2022ko Otsailak 24: “Erabiltzaileen sentsibilizazioa zibersegurtasunarekiko”.
  2. 2022ko Martxoa: “Zibersegurtasun erasoei erantzun efektiboa emateko gakoak”.
  3. 2022ko Maiatza: “Enpresetan zibersegurtasuna bermatzeko prozesu eta politikak”.

Lan saioetan parte hartzeko interesa izanez gero jvalverde@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia