Talentua kudeatzeko estrategia eta praktikak bailarako enpresetan. UrolaTalent proiektu berria abian Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean

2022-02-02

Abian da bailarako Enpresetan Pertsonen Kudeaketaren eraldaketa bultzatzea helburu duen UrolaTalent proiektua, Ikasekin lan ildoaren markoan.

Proiektu pertsonalizatuak garatuko dituzte Alberdi Mek., Elmubas, Elkarmedia eta Ukabi enpresek, formazioa akzioan metodología oinarri hartuz. Mondragon Unibertsitatea_MIK-eko adituen eskutik , pertsonen kudeaketan metodologia aurreratuetan kapazitazioa sustatu eta enpresa bakoitzak dituen erronka zehatzen inguruan joango dira lanketak egiten.

Zehazki, talentua kudeatzeko estrategia- eta praktika-beharrei buruzko sentsibilizazio-, prestakuntza-, hausnarketa- eta azterketa-prozesu bat egitea da helburua, honen bidez enpresek behar duten talentua erakarri, garatu eta fidelizatzeko estrategiak deskribatu, diseinatu eta abian jarri ahal izan ditzaten, negozio-erronkei eta pertsonen beharrei erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatutako proiektua da berau.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia