Ekintzailetza arlotik sortu diren enpresa berriek zerbitzuetako joera erakusten dute

2022-02-03

Eskualdeko ekintzaileek beste urte batez enpresa berriak sortzen jarraitu dute, eskualdean enplegu berrien sorrera ahalbidetuz eta herritarrei produktu eta zerbitzu aukera handituz.

Eskualdatzea gero eta indar handiago hartzen ari da, itxierak ekiditeko eta ekintzaileei lan aukera berriak zabaltzen zaizkielako. Lan ildo hau, merkataritza eta ekintzailetza arloko erronka izango dugu aurten besteak beste.

Urtean zehar 15 enpresa berri sortu dira, guztira 20 enplegu sortuz. Sortutako egitasmoen gehiengoa zerbitzutakoak izan dira (13), industria sektorekoak 1 eta 1 lehenengo sektorekoa. Ekintzaileek guztira 354.565 € inbertitu dituzte, eskualdean inpaktu ekonomikoa positiboa ahalbidetuz.

Jarraian, ekintzailetza zerbitzuko datu esanguratsuenak eta bideoan datuak xehetasun gehiagorekin ikus daitezke.

84 ekintzaile artatuak

44 egitasmo landuak

15 enpresa sortu

20 enplegu sortu dira

354.565 € ekintzaileek guztira inbertitutakoa

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia