Ikastetxeen Gunea-k ikasturteko lan ildo nagusien jarraipena egiteko lan bilera egin du

2022-02-16

IB Hezkuntza markoan Ikastetxeen Gunea-ko lan bilera ospatu da otsailak 16 goizean.

Lan bileraren helburua urtero moduan, ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak eta egokitzapenak egitea izan da.

Honakoek dira martxan diren 3 lan lerro nagusiak:

  1. IKASIZ lan ildoa: Beharren araberako gaitasunen inguruko sentsibilizazioa, kapazitazioa eta esperientzien elkartrukaketa.
  2. Elkarlan proiektu konkretuen garapena:
    • Elkarrekin Eraikitzen proiektua (Ikasleek eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenak, elkarrizketak).
    • ZTIM Urola Erdian proiektua (Zientzia eta Teknologia proiektuen garapena, ZTIM profesionalekin harremanak sustatuz).
    • Gerolan Orientazioa proiektua (Ikastexeetako orientazio planak aberastu; orientazio ekintza eta bisita zehatzak garatuz eragile ordezkari desberdinekin).
    • Izan Ekintzaile proiektua (Ekintzailetasunaren oinarrizko kontzeptuak landu ikasleekin, ekintzaile errealekin harremanak sustatuz).
  3. Berrikuntza proiektuak:
    • STEAM Sare proiektua (EJ-tik trakzionatua, Ikasleak eta STEAM profesionalen arteko harremanak sustatzera bideratutako proiektu pilotua).
    • IB Harremanak proiektua (Ikastetxeak eta eskualdeko beste eragileen arteko harremanak indartzea: enpresa, osasuna, ekintzailetza, lehen sektorea, turismoa, enplegua…).

Ikastetxeen_Gunea.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia