Orientazio dinamikak Urola BHI-n DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin

2022-03-17

Martxoan, Gerolan proiektuaren baitan, zenbait lan saio ospatu dira Urola BHIn.

Hausnarketa saio hauek, batetik, DBH4n dauden eta Lanbide Heziketako ikasketak egiteko asmoa duten ikasleei bideratu zaizkie, eta, bestetik, Batxilergoa amaitzen ari diren eta Unibertsitateko graduetan nahiz Lanbide Heziketako ikasketetan interesa dutenei.

Guztira, 120 ikasle inguruk hartu dute parte lan saio hauetan. Dinamika hauen bitartez, ikasleak euren etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatzeaz gain, ikasleen galdera zehatzei erantzun eta eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman zaie.

Behin hausnarketa saioak eginda, ikasturtea amaitu bitartean hainbat dinamika gauzatuko dira eskualdeko eragile sozioekonomikoen errealitatea ezagutu eta hartu-eman horiek ikasleen orientazioan lagundu dezaten.

Proiektu honek Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimenaren helburu nagusia ikastetxeetako orientazio plana indartzea da, eta, horretarako, hainbat lan ildo lehenesten dira.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia