IB Sareko 12 enpresetako Pertsonen Arduradunak Sidenor-en Konpetentzien kudeaketaren inguruko esperientziak partekatzen

2022-03-22

Gaur Martxoak 22, eskualdeko enpresetako Pertsonen Arduradunen Lan Taldea bildu da, OPE Kontsulroreak-en laguntzaz “Konpetentzien kudeaketan praktikak: Balorazioa, rekonozimendua, karrera planak” gaia lantzeko helburuarekin.

Oraingoan, IB Sareko 12 enpresetako Arduradunak Sidenor enpresan izan dira, bertako fabrikazio prozesuko zati bat ikusi eta pertsonen kudeaketa ikuspegitik martxan dituzten praktika onak ezagutzeko. Honetaz gain, arlo honetan dituzten esperientziak eta zalantzak elkarbanatu dituzte.

Enpresen aldetik egindako balorazioa positiboa izan da. IB Sareko Enpresa Arloak, behar konkretuen araberako gaien inguruan lanean jarraituko du, espazioak sortzen, elkar hobeto ezagutu, harremanak indartu eta esperientziak partekatzen jarraitzeko.

{myFlickr}photoset_id=72177720297565295{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia