Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu zen pasa den astean Barakaldon. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-hitzarmena da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten.
Helburu hori lortzeko 22 bitarteko eragile batu zaizkio Euskadiko programa zirkularrari, horien artean delarik Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia.
Laguntza honen onuradun izan diren 9 eragileetatik, Iraurgi Berritzen izan da Garapen Agentzia bakarra, eta onartu diren 12 proiektuetatik bat garatzeko aukera izango duena.
Iraurgi Berritzenek landuko duen proiektuari, martxoak 23an eman zaio hasiera, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu den lan saioaren bitartez. Proiektu hau Urola Erdiko makineria eta ekipoen sektoreko ETEei zuzentzen da, eta Eraldaketa Ekologikoan edota Ekonomia Zirkularraren baitan pauso berriak emateko asmoz martxan jarri du Agentziak. Proiektuaren helburu nagusia honakoa da: Ekonomia Zirkularrari lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatu, baloratu eta lehenestea, eta aukera horiek bultzatzeko enpresako ekintza-plan indibidualak sortzea.
Saio honetan Ekonomia Zirkularraren testuingurua, ingurumenari lotutako erronka eta aukerak landu dira, eta baita programa honen helburuak, metodologia, egutegia, … Honetaz gain, parte hartzaileek Domusa eta Erlo Group eskualdeko enpresek Ekonomia Zirkularrean duten esperientzia eta praktika onak ezagutzeko aukera ere izan dute.
{myFlickr}photoset_id=72177720297569399{/myFlickr}