Ideia berriak sukaldatzen eskualdeko ekintzaileekin

2022-05-19

Atzokoan, maiatzak 18, Maria Diez Coach-aren eskutik, sinergien inguruko kafe tertulia ospatu zen, Klink Gune lan lerroaren baitan. Helburua, kontzeptutik haratago, bertaratu ziren partehartzaileen artean, elkarlan aukerak identifikatu eta sortzea.

Sukaldaritzari keinua eginez, gaitasunak, bakoitzak dituen baliabide fisikoak eta produktu/zerbitzu eskaintza mahai gainean ipini eta osagarri hauetatik abiatuz, plater berriak sortzeko ariketa egin zuten. Emaitza izugarria, negozio ideia eta elkarlan aukera ugari identifikatu ziren.

Orain partehartzaileen erronka, hauetariko bat gutxienez abian jartzea izango da, eta hor Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloko lan taldearen laguntza izango dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia