Urola Erdiko 6 enpresek jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

2022-10-17

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik.

Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko. Urola Erdiari dagokionez, 6 izan dira akreditazioa jaso dutenak: Alberdi Mekanizatu Lanak S.L., Codis Mobiliario S.A., Diatec Tools Intenacional S.L., Erlo Taladros y Roscadoras S.L., Ibermach Special Machinery S.L.U. eta Urola Komunikazio Taldea Koop. Elkartea, Ordiziako Goierri Valley-en instalazioetan izan delarik akreditazioen banaketako ekitaldia.

Gipuzkoako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Iraurgi Berritzen, Hegan, AFM, Goieki, Siderex, Debagoieneko Mankomunitatea, Elikaduraren Klusterra, Uggasa, Debegesa eta Urola Kosta.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten ETEek 51 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian, eta horietatik 16 proiektu aukeratu ditu Innobasquek programaren jardunbide egoki bezala. Horien artean dira Urola Erdiko Diatec Tools Internacional eta Erlo Taladros enpresak.

  • Diatec Tools Internacional (Azpeitia, Gipuzkoa). Zehaztasunezko tresnak eta mekanizaturako zerbitzuak merkaturatzen dituen enpresa honek zerbitzaria berregituratu du, eta orain gai da informazioa azkarrago bilatzeko.
  • Erlo Taladros (Azkoitia, Gipuzkoa). Enpresa honek daratulu eta hariztatze arloetako konponbideen zerbitzu integrala eskaintzen du. Adituen aholkularitzari esker, enpresa berrantolatu du langileen arloan (bere 2020-2050 Plan Estrategikoak dioen bezala), eta antolakuntzako organigrama definitu du.

Bestalde, azaroaren 3an, Tolosaldea, Urola Kosta, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko beste 30 enpresa gipuzkoarrek Hazinnova egiaztagiria jasoko dute Oiartzungo Salto Systems enpresaren egoitzan egingo den ekitaldi batean.

2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN UROLA ERDIA, UROLA GARAIA, DEBAGOIENA, DEBABARRENA ETA GOIERRIKO 33 ENPRESAK:

UROLA ERDIA

  1. ALBERDI MEKANIZATU LANAK S.L. – AZKOITIA
  2. CODIS MOBILIARIO, S.A. – AZPEITIA
  3. DIATEC TOOLS INTERNACIONAL, S.L. – AZPEITIA
  4. ERLO TALADROS Y ROSCADORAS S.L. – AZKOITIA
  5. IBERMACH SPECIAL MACHINERY S.L.U. – AZKOITIA
  6. UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELKARTEA – AZPEITIA

UROLA GARAIA

  1. EGUMENDI, S.L. – URRETXU
  2. PREMANK, S.L. – URRETXU
  3. ZORROTZ LEGAZPI, S.L.L. – LEGAZPI
  4. MANIPULACIÓN MENDIZABAL, S.L. – EZKIO-ITSASO

DEBAGOIENA

  1. SUMINISTROS ELGETA, S.L.U. – ELGETA
  2. ZERBITZU ETA GESTIO MEKANIKO INTEGRALA S.L.U. – ARRASATE
  3. ZUBILLAGA HILTEGIA S.L. – OÑATI

DEBABARRENA

  1. AIBE MECANICA DE PRECISION, S.L. – EIBAR
  2. COMERCIAL ALKORTA ANAIAK, S.L. – ELGOIBAR
  3. CONSERVAS ZIZZO, S.L. – MUTRIKU
  4. ELECTRICIDAD URKI, S.A. – EIBAR
  5. HANSA FLEX IBERICA S.L.U. – ELGOIBAR
  6. INGESEA AUTOMATION S.L. – ELGOIBAR
  7. IRIS CHAINS S.L – EIBAR
  8. NABERAN SAREAK, S.L. – MUTRIKU
  9. NUMATOR S.A.L. – SORALUZE
  10. PNEUMAX, S.A. – ELGOIBAR
  11. REC ACCESORIOS S.L. – EIBAR
  12. SARIKAL CALIBRACIÓN, S.L. – ELGOIBAR
  13. SORALUZE MAKINA BEREZIAK, S.L.L. – SORALUZE

GOIERRI

  1. LUMAGORRI S.L. – ZERAIN
  2. MONTTE, S.L. – BEASAIN
  3. PULYDEC BURGOS, S.L. – BEASAIN
  4. CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI, S.L. – IDIAZABAL
  5. EUSKABER KOOP.S. – ZALDIBIA
  6. QUESOS ALDANONDO S.L.U – OLABERRIA
  7. T. KIMU, S.A.L – LAZKAO
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia