Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu? Bidelan programan izena emateko epea ireki da

2022-10-28

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Azaroaren 7ik 18ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Azpeitiko Baigerako aretoan.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Industria, Zerbitzuak eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 688 873 589 telefonora deituz (Sandra).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia