Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloak Basquetour-ekin elkarlanean Inaziotar Bideko EEAAko Turismo agintarien bilera antolatu du Loiolako Santuegian. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Kataluniako gobernuetako Turismoko Zuzendari orokorrak bildu dira teknikariekin batera, Iraurgi Berritzen-eko Turismo Arloko koordinatzailea barne.
Bilera mamitsua izan da, Inaziotar Bidearen proiektu turistikoari datozen urteetara begira bultzada bat ematea erabaki delarik batipat bi ekintza nagusiren bidez:
- Aragoiko EEAAren atxikimendu ofiziala proiektura.
- EB Next Generation Funts-etara “Espainiako Esperientzia Turistikoak” atalera proiektua amankomun bat aurkeztea proiektuaren sustapen eta dinamizaziorako laguntzak jaso eta arlo honetan proiektuari bultzada bat emateko.