Tknikaren eskutik “Garapen Jasangarrien Helburuetan negozio aukerak aurkituz” egitasmoa aurkeztuko da

2023-02-20

Datorren martxoaren 1ean, goizeko 9:00etatik 13:30ra,Tknika-ren eskutik Garapen Jasangarrien Helburuekin lotutako negozio aukeren inguruko aurkezpen saioa ospatuko da Tknikaren instalazioetan (Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria).

Ikerketa eta berrikuntza aplikatua ardatz dituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Giza hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du, non gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia elkarri lotuta dauden.

Jasangarritasuna enpresentzako aukera gisa ulertzen du. Enpresa baten estrategian eta negozio-planetan irizpide berdeak sartzea beharrezkoa izanik, irizpide berde hauek hazkunderako eta lehiarako abantailak sortzen eta bultzatzen dituzte.

Ildo honetan, SDG4BIZ proiektua lantzen ari dira; Finlandia, Austria, Eslovakia, Turkia eta Italiako unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean. Proiektuaren helburua online prestakuntza-ikastaro bat diseinatzea eta gidatzea da, Garapen Jasangarrien Helburuetan (GJH) negozio-aukerak ikusarazteko. Ikastaroak 5 modulu ditu, lehen modulu orokor bat eta negozio aukerak eremu espezifikoetan lantzen dituen beste 4 modulu:

  1. GJHetan negozio-aukerak antzematea.
  2. Negozio-aukerak elikaduraren eta nekazaritzaren esparruan.
  3. Negozio-aukerak hirien eremuan.
  4. Negozio-aukerak energiaren eta materialen esparruan.
  5. Negozio-aukerak osasunaren eta ongizatearen esparruan.

Martxoaren 1ean egingo den aurkezpen saioan parte hartzeko aukera izango dute gai honetan interesa duen eskualdeko enpresa orok. Bertan proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta Tknikaren eskutik, IHOBE zein Adinberri Fundazioko ordezkariek ere parte hartuko dutelarik saio honetan.

Izen ematea ondorengo estekaren bitartez edo 688 71 87 77 telefonora deituz egin daiteke (Alazne Larrañaga).


Atenas - Αθήνα

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia