Eskualdeko merkataritza modernizatzeko (Funts Teknologikoa) laguntzak abian

2023-03-29

Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da.

Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Programa hau, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko da.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:

MERKATARITZA-SEKTOREKO MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK

Baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Merkataritza-sektoreko enpresak, baldin eta ETEak badira, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako definizioaren arabera.
  2. ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
  3. Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
    EJSNn benetan alta emateak bat etorri behar du edo eskaera aurkeztu baino lehenagokoa izan behar du.
  4. Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.

Eskaera epea, 2023 apirilak 27 arte izango da eta eskaria modu elektronikoan egin beharko da.

Informazio gehiagorako, jarri harremenaetan zure elkarteko teknikariarekin, Herrixen -Azkoitiko Merkatari Elkartea (Sara Rodriguez_608313024) edo Bertan _Azpeitiko Merkatari Elkartea (Xabier Aldalur_688823944), edo kide ez bazara, jarri harremenetan Iraurgi Berritzeneko, Alazne Larrañagarekin 688718777 telefono zenbakian.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia