UE 22_27 hausnaketa estrategikoko zereginetako bati erantzunez, gaurkoan Iraurgi Berritzeneko Sare kontseilu berria eratuta geratu da.
Lehendabiziko aldiz, kontseiluak Iraurgi Berritzeneko 7 arloen ordezkaritza izango du eta bertan enpresa, enplegua, ekintzailetza, hezkuntza, merkataritza, turismoa eta tokiko garapena egongo dira ordezkatuta. Ordezkari hauek, arlo bakoitzaren guneko ordezkari izango dira, eta ez norberaren erakundearena.
Sare kontseiluak helburu izango du, bailararen garapen sozioekonomikorako, UE 22-27 hausnarketa prozesuaren ekintza plana garatzea eta bestelako elkarlan proiektu estrategiko berriak identifikatu, aztertu eta garapena bideratzea, beti ere, lankidetzazko gobernantzan eta estrategia konpartitu baten bitartez.
Helburu hau oinarri, bere funtzioak izango dira, eskualdearen ikuspegi bateratua lantzea, ekintza planaren exekuzioa bermatzea eta elkarlana sustatzea. Kontseilu berria, urtean 3 aldiz bilduko da eta urteko balorazio eta gizarteratzea, topaketen bidez egingo da.