Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, “Oinarrizko Gaitasunak 2. Maila”-ko prestakuntza amaitu egin da

2023-05-11

Abenduan Azpeitian eta Azkoitian hasi ziren eskualdeko langabetuentzat zuzendutako ikastaroak, 2. mailako oinarrizko gaitasunei buruzkoak, apirilaren 28an amaitu dira.

29 pertsona langabetuk hartu dute parte eta guztira 240 orduko iraupena izan dute. Hauetatik askok aurretik Oinarrizko Gaitasunak 1 gaindituta zuten, eta honekin prestakuntza ibilbidea integratuari jarraipena eman diote.

Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da eta pertsona langabetuei bide ematen die langabeei prestakuntza-ibilbide integratu bat egiteko eta ondoren egingo diren prestakuntza teknikoetan parte hartu ahal izateko. Soldadura ikastaroa maiatzaren 2an hasiko da eta Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko ikastaroa maiatzaren 4an. Guztira 27 partehartzaile izango dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia