Eskualdeko 5 enpresek aukera izan dute eraldaketa digitalaren baitan garatutako proiektuak eta esperientziak partekatzeko

2023-06-22

Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko Uroldig II “Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen” programa jarri zuen martxan pasa den urtean.

Ildo honetan, eskualdeko enpresen beharrei erantzuna eman asmoz, enpresetako ordezkari ezberdinekin egindako lan saioen ostean, eskualdeko 5 enpresek aukera izan dute digitalizazioak ekar diezazkiekeen negozio eta barne efizientzian hobekuntza aukera nagusiak identifikatu eta lehenesteko, eta jarraian enpresa bakoitzeko eraldaketa digitalerako plana zehaztu eta garatzeko. 

Ekainak 21, asteazkena, Azpeitiako Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, proiektuan parte hartu duten 5 enpresek prozesuan zehar landu dituzten jarduera-lerroak partekatu dituzte elkarrekin: Identifikatutako problematika/hobekuntzak, proiektuan landutako aukerak, egindako aurrerapenak zein emaitzak, ikasketak, egungo egoera eta hurrengo urratsak.

Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazio digitalaren arloan adituak diren, Digitalentu, Adi Revolution eta Urko de la Torre-ren laguntza izan dute.

Horrez gain, GFAko berrikuntza departamentuko ordezkaria ere izan da bertan.

Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ETE DIGITALA programaren baitan kokatzen da

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia