Bidelan Programa: Eskualdeko langabetuak beren gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz

2023-11-02

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, urriaren 23tik 31ra Bidelan programa garatu da Azkoitiko Intsausti Jauregian.

 Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:

  • Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome).
  • Industria sektoretik Nerea Filgueira (Elmubas).
  • Ekintzailetzatik Alazne Larrañaga eta Ione Eizaguirre (Iraurgi Berritzen).
  • Menpekotasun eta 3. adinetik Jone Esnal (Mugat).

Honetaz gain programa honetako partehartzaileak Izarraitz Lanbide Heziketa zentroa bisitatu dute, aukera izan dutelarik bertako formakuntza eskaintza ezagutzeko.

Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute lan bakoitzean eskatzen den profil motari buruz. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk izena eman dute www.urolanprest.eus atarian argitaratutako hainbat eskaintzetan eta beste batzuk interes handia dute sukaldaritzako prestakuntza jasotzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia