Eskualdeko enpresetako 12 Ekoizpen Arduradun bildu dira IKASIZ Programaren lan markoan landuko diren gaietaz eztabaidatu eta elkarrekin lantzeko izango diren ildo nagusiak zehazteko: zertarako, zertan eta nola.
Adostutako helburu nagusien artean:
- Elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko espazioak sortzea, gai desberdinetan bakoitzak izan ditzazkeen esperientziak partekatuz.
- Gai zehatzen inguruan amankomunak izan daitezkeen zailtasun eta erronkak partekatu eta hausnarketa kolektiboak egitea.
- Aurrera begirako erronken inguruan aditu desberdinekin klabe zehatzetan hausnartu eta operatibara begirako aukerak ikuskatzea.
Elkarrekin partekatzeko identifikatutako lan ildo nagusien artean:
- Datuen kaptazioa.
- Fabrikazio prozesuen optimizazoa (Lean manufacturing, Kanban, …).
- IA (Inteligentzia artifizialaren inpaktua fabrikazio prozesuetan).
- Lan taldeen kudeaketa (Lidergoa).
- Erraminten kudeaketa.
- Makinen segurtasuna, prebentzioa.
Urtean zehar, Ekoizpen Arduradunen Taldea, enfoke desberdinekin landutako dinamikak lantzen joango dira, adostu diren gai zehatzen markoan, egun dituzten esperientzia zehatzak partekatzeko dinamikak sortzea lehenetsi delarik.