Eskualdeko gazteen Praktikak, Gradu Amaierako proiektuak eta Duala kudeatzen

2024-03-21
Enplegua

Iraurgi Berritzenek, eskualdean enplegua sustatzeko egiten ari den ekintza-planaren esparruan, interes bereziz bultzatu nahi ditu kualifikatutako gazteen lehen lan-esperientziak, eskualdean beren talentua garatzeko aukerak eskainiz.

2018az geroztik, Praktikak, Gradu Amaierako Proiektuak eta Duala egiteko enpresek eta gazte kualifikatuek dituzten beharrak jasotzen ditugu. Kasu horietan, lankidetza-hitzarmen bat garatzen da enpresaren eta unibertsitatearen artean. Iraurgi Berritzenek praktika horiek izapidetzen laguntzen du.

Gazte kualifikatu hauek zuen enpresan Praktikak, Gradu Amaierako Proiektuak edo DUALa egiteko interesa izanez gero, gurekin harremanetan jarri sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidean edo 688 873 589 (Sandra) telefonora deituta.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia