Iraurgi Berritzenek Agenda 2030ren baitan egindako apostua Zarauzko Ttanta egunean aurkeztutako praktika onen artean

2024-03-21
Tokiko Garapena

Gaur, Martxoak 21, Zarauzko Modelo Aretoan, Ttanta Egunaren lehen edizioa ospatu da. Topaketa honetan, Garapen Jasangarriko Helburuak politika publikoetan daukaten aplikazioa landu da, 2030 Agendaren aplikazioan adituak diren pertsonen eskutik, Iraurgi Berritzenez gain honakoak dira: Amposta (Tarragona), Soria eta Zarauzko udaletatik hasi, eta Ihobe, Orkestra, Arantzazulab eta Euskal Herriko Unibertsitatea bezalako entitateetako orkezkarien eskutik besteak beste.

Zarauzko alkateak topaketari irekiera eman ondoren, Mataix Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko zuzendariak hartu du hitza., eta erreferentziazko ahotsa izan da Agenda 2030k eskatzen duen elkarlaneko gobernantzan.

Ttanta Eguna 2030 Agendaren inplementazioarekin, edo garatzeko asmoa daukaten, eta honi lotutako jarduera duten teknikari eta politikariei zuzendu da. Zarauzko Udalak hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune aitzindari bat eskaini nahi izan die udal erakundeei, eta jardunbide egokien katalogo bat zabaldu du, prozesu honetan tokiko erakundeek lortu dituzten konponbideak erakusteko.

Gaurko ekitaldian aurrera eraman diren ekintzen artean, aipatzekoa da Agenda 2030ari dagokionez, tokiko esperientzia edo praktika onen inguruan egin den mahai ingurua. Bertan, Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentziako zuzendaria den Begoña Beobidek, erakundeak Agenda 2030ren aldeko apustua egitearen nondik norakoak azaldu ditu, eta baita agentziaren baitan lantzen diren proiektuek nola eragiten dieten Garapen Jasangarriko Helburuei ere.

Topaketaren baitan, Zarauzko Adierazpena irakurri da. Dokumentu horretan, tokiko ordezkariek beren udalerriek 2030eko Agendan jasotako Garapen Iraunkorreko Helburuak sustatzeko hartutako konpromisoak partekatu dituzte, eta bertan dauden udalek bat egin dute Agenda 2030 bultzatzeko konpromisoa sinbolizatzeko.

Konpromiso hau, Zarautzen kasuan, lehen aldiz 2022an zehaztu zen, Garapen Iraunkorreko 17+1 Helburuen tokiko hedapenerako egungo Plana abiaraztearekin. Udalean ordezkaturiko talde guztiek aho batez onartu zuten eta Zarauzko eragileen parte-hartze zabalarekin garatu zen Zarautz 2030 Plana.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu da, eta Ihobe, Eudel eta REDS (Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarea) erakundeen babesa ere badu.

Ekitaldiaren aurkezle eta dinamizatzailea Pilar Kaltzada izan da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia