Urola Erdiko eta Urola Garaiko enpresek ekonomia zirkularrean landutako proiektuen esperientziak eta ikaskuntzak partekatu dituzte

2024-05-22
Enpresa

Gaur, Maiatzak 22, Urola Zirkularra proiektuaren baitan eta Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetan Ekonomia Zirkularra sustatzeko asmoz, saio bateratua egin da, eta bertan proiektua garatu duten 5 enpresek parte hartu dute, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko. Era berean, bertan izan dira B+I Strategyko adituak, proiektuen garapenean lagundu dutenak, Ihobeko ordezkariak, eta Iraurgi Berritzen eta Uggasa, bakoitza bere eskualdean proiektua bultzatu duten 2 garapen eta berrikuntza agentziak.

Proiektua 2023ko ekainean jarri zen abian, Urola Erdiko eta Urola Garaiko industria-enpresa txiki eta ertainetan Ekonomia Zirkularrarekin lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatzeko, baloratzeko eta lehenesteko, enpresa bakoitzak aukera horiek bultzatzeko ekintza-plan indibidual bat sortuz.

Saioaren hasieran, proiektuaren emaitzak, lan-prozesua, emaitzak eta baterako ikaskuntzak aurkeztu dira.

Jarraian, 5 enpresetako ordezkariek prozesuaren balorazioa, hautemandako aukeren balorazioa, ikaskuntzak, egon daitezkeen oztopoak eta abar partekatu ditu.

Azkenik, elkarrizketarako eta eztabaidarako gune bat egon da Ihobe-rekin, eta bertan, enpresa bakoitzak definitutako ibilbide-orrian hautemandako eta jasotako aukeretan aurrera egin ahal izateko dauden tresnak eta laguntzak ezagutzera eman dira.

Parte hartu duten 5 enpresek oso balorazio positiboa egin dute. Zorionak egindako lanagatik, eta bereziki gure eskualdeko 2 enpresei, Glual Energy, S.L. eta Elmubas Ibérica, S.L.

Proiektu hau ETE Zirkularra programaren barruan egin da, Eusko Jaurlaritzak IHOBE erakunde publikoaren bidez jasotako finantzazioari esker.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia