Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko ”UrEraldatzen – Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen” proiektua jarri zuen martxan pasa den urtean.
Ildo honetan, eskualdeko enpresen beharrei erantzuna eman asmoz, enpresetako ordezkari ezberdinekin egindako lan saioen ostean, eskualdeko 5 enpresek aukera izan dute digitalizazioak ekar diezazkiekeen negozio eta barne efizientzian hobekuntza aukera nagusiak identifikatu eta lehenesteko, eta jarraian enpresa bakoitzeko eraldaketa digitalerako plana zehaztu eta garatzeko.
Ekainak 11, asteartea, Azpeitiako Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, proiektuan parte hartu duten 5 enpresek prozesuan zehar landu dituzten jarduera-lerroak partekatu dituzte elkarrekin: Identifikatutako problematika/hobekuntzak, proiektuan landutako aukerak, egindako aurrerapenak zein emaitzak, ikasketak, egungo egoera eta hurrengo urratsak.
Prozesuan parte hartu duten 5 enpresek balorazio oso positiboa egin dute. Calderería Aizgo, S.L.; Calderería CPK; Elmubas Ibérica, S.L.; Intza, S.A.; Calderería Zaher, S.L.
Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazio digitalaren arloan adituak diren, Digitalentu ordezkarien laguntza izan dute.
Horrez gain, GFAko berrikuntza departamentuko ordezkariak ere izan dira bertan.
Azkenik, elkarrizketarako eta eztabaidarako gune bat egon da eragile guztien artean.
Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ETE DIGITALA programaren baitan kokatzen da.