Azpeitiko Basazabal Jauregian izango da, ekainak 18an, 09:30etatik 12:30etara.
2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzenduta, jardunaldi hau Astigarraga Kit Line enpresaren ekimenez antolatu da Iraurgi Berritzenekin elkarlanean. “E-Commerce, salmenta estrategia berria” lelopean antolatutako jardunaldian, merkataritza elektronikoaren eremuko alderdi kritikoei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatzeko aukera izango da, bertan hainbat aditu eta enpresa izango direlarik.
Ágora Digital enpresatik (Alejandro Ramos) E-Commerce plataformen inguruan arituko da, Tiralíneas enpresako ordezkariak (Jaime Moro) Marketing edo digitalizazio agentziek eskaintzen duten zerbitzu desberdinak izango du hizpide, eta Ranpak enpresaren ordezkariak (Antonio Juarez) logistika eta garraioaren eremuan enbalatzeak duen garrantziaz arituko da.
Honetaz gain, eskualdeko enpresek duten e-commerce eremuan dituzten esperientzien inguruan mahai inguru bat ospatuko da Astigarraga Kit Line (Djuniet Astigarraga) eta Sammic (Amaia Altuna) enpresa ordezkarien eskutik.
Jardunaldi hau gaur egun online saltzen ari diren edo online negozio-eredu berria abiaraztea helburu duten enpresetako arduradunei, merkataritza elektronikoan oinarritutako ideia bat duten negozio-kudeatzaileei edota hobetu nahi duten e-commerce bat dutenei, eta e-commerce ingurunean lan egiten duten profesionalei zuzentzen da.
Ikusi jardunaldiaren inguruko xehetasun gehiago ondorengo programan.
Bertan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute edo ondorengo telefono zenbakira deitu: 620 04 88 97.