Seigarren urtez, 2023/24 ikasturtean zehar eskualdeko ikasleek landutako ZIMAT -Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea, Teknologia- proiektuak partekatu dituzte Azpeitiko Enparantza Nagusian. Guztira, erakustazokan, DBH eta Batxiler mailako 7 proiektu aurkeztu dira eta 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean.
Ekitaldia, Iraurgi Berritzenen Hezkuntza lan markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen da eta eskualdeko 5 ikastetxeek hartu dute parte bertan. Proiektuaren helburua zientzia eta teknologoia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea da ikasleen artean proiektu ezberdinen garapenaren bidez.
Azken hilabeteetan, irakasle ezberdinen gidaritzapean, eskualdeko ikasleek zientzia nahiz teknologia arloko erronka ezberdinak landu dituzte. Gainera, proiektuen garapenean, ikasleek arlo ezberdinetako ikerlari eta profesionalekin harremana izateko aukera izan dute. Modu honetara, ikasleek proiektuak garatu dituzten eremuetako errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.
Azokan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu eta erakutsi dira. Eguzkitan hasi den arren, ezohiko egoera baten eman zaio amaiera azokari, euria dela medio. Guztira, honako proiektuak aurkeztu dira: “Irudiak errebelatzen – Kimika”, “Eguzki sistema – Diziplina Anitza”, “Arduino: etxe adimendua – Teknologia”, “Ze bero!! – Diziplina Anitza”, “Ura da Gu gara – Diziplina Anitza”, “Biologia, Geologia eta Teknologia” eta “Fisika, Kimika eta Teknologia”.
Ekitaldian zehar, Azkoitia eta Azpeitiako udal ordezkariek hartu dute parte. Hauek arduratu dira, batetik, ekitaldia ireki eta bertaratutakoak agurtzeaz eta azkenik, ekitaldi amaieran oroigarriak banatzeaz.