Ekainak 14 ostiralean, Azpeitiko Basazabal jauregian, ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-rekin lankidetzan eta eskualdeko IT arduradunei bideratuta, “Zibersegurtasuna Office 365 testuinguruan: Gaur egungo zerbitzuak eta teknologiak” saioa ospatu da. Lan saioan, eskualdeko 12 industria enpresetako IT (Informazio Teknologiak) arduradunek hartu dute parte.
Bertan, Microsoft-ek Office 365 ingurunean eskaintzen dituen hainbat zerbitzu eta sergurtasun aukera aurkeztu dira, baita horrelako soluzioak babesteko merkatuan dauden beste teknologia batzuk ere.
Bestetik, erabiltzaileen Office 365 inguruneetako segurtasun kopiak egiteko gomendioak eta aukerak izan dira hizpide.
Lan saio hauen bidez, zibersegurtasun arloan egon daitezken joera teknologikoen berri emateaz gain, eskualdeko enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatzea lortu nahi da.
Lan saioa, eskualdeko IT arduradunekin lankidetzan, 2023-24-rako zehaztu zen plangintzako hirugarrena izan da. Datorrena saioa, Urrian izango da eta “Bigilantzia teknologikoa: Tresna eta teknologia ezberdinak gaur egun eta etorkizunean” deitura izango du.
Gaurko lan saioan parte hartu duten enpresak honakoak dira: Ibarmia, Ukabi, Sammic, Biele, Bernardo Ecenarro, Sein, ELkarmedia, Juaristi, Xubi Engranajes, Ameztoi Anaiak, Sarralle, Elmubas Ibérica.