Autonomoen erretiroari eta negozio txikien balorazioari buruzko jardunaldi zikloa Urola Erdian

2024-10-07
Merkataritza

Urola Erdiko merkataritza-mahaiak, Herrixen, Azkoitiko Merkatarien Elkartea, Bertan, Azpeitiko Merkatarien Elkartea eta Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak osatuak, autonomoentzat eta negozio txikientzat funtsezkoak diren gaiei buruzko bi jardunaldi antolatu ditu urriaren 24 eta 31rako, eguerdiko ordutegian, 14:00etatik 17: 00etara. Saio horiek negozioen jabe, ekintzaile eta autonomoen erretiroari eta negozio txikien balorazioa zehazten duten faktoreei buruz gehiago jakiteko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude. 

 Ekitaldiaren helburua erretirotik gertu dauden edo negozioaren benetako balioa ezagutu nahi duten tokiko enpresa arduradunei informazio erabilgarria eskaintzea da. Jardunaldiak tokiko ehun komertzialari balioa emateko diseinatuta daude, Urola Erdiko ekonomiaren motor gisa negozio txikiek duten garrantzia eta komunitatean duten funtsezko rola azpimarratuz. 

 Jardunaldien egitaraua: 

  • 1. jardunaldia: “Autonomoen erretiroa: zer izan kontuan” 

Atal honetan erretiroagatiko prestazioaren oinarrizko ezaugarriak aztertuko dira langile autonomoen kasuan, bai eta kotizazio egokiena ere, prestazioa optimizatzeko. 

    • Data: urriak 24. 
    • Ordua: 14:00 – 17:00. 
    • Lekua: Intsausti jauregia 1 solairua. Azkoitia. 
  • 2. jardunaldia: “Negozio txikien balorazioa: zenbat balio du nire enpresak? 

Enpresa bat behar bezala baloratzeko kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dira, eta kontuan hartu beharreko hipotesiak planteatuko dira, bai eta erabil daitezkeen balioespen-metodoak ere, eskualdatze bat egitearen aldeko eta kontrako alderdiekin batera. 

    • Data: urriak 31. 
    • Ordua: 14:00 – 17:00. 
    • Lekua: Intsausti jauregia 1 solairua. Azkoitia. 

Izena ematea eta parte hartzea: 

Izen-ematea doakoa da eta interesdun guztientzat zabalik dago. Herrixen edo Bertan elkarteetako kideei, dagokien teknikariekin harremanetan jartzea gomendatzen zaie, eta elkartekide ez direnei Iraurgi Berritzen zerbitzura deituz eman dezakete izena, Alazne Larrañagari deituz 688718777 telefonoan galdetuz edo   ondorengo galdetegian izen emanez: https://forms.office.com/e/6JTvkhtWq3 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia