Eskualdeko industria enpresek atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak izan dituzte hizpide

2024-10-10
Enpresa

Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko seigarren eta urteko azken jardunaldia izan da gaurkoa eta eskualdeko hainbat enpresek atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak izan dituzte hizpide.

2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako seigarren eta aurtengo jardunaldi zikloei amaiera emanez antolatu den azken jardunaldia ospatu da gaur, on line formatuan. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat izan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

Partehartzaileek, Zuzenbideko kontzeptu orokorrak ezagutu ahal izan dituzte, enpresan sortzen diren beharren arabera nazionalitate desberdinetako langileak kontratatzeko formulei dagokienez. Eta bestalde, Lan-kontratuaren xedearen arabera ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzeko aukera ere izan dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia