Mugikortasun, Lurralde antolaketa eta Turismo departamenduak antolatu ditu lehenengo aldiz Hain Gipuzkoa Turismoa sariak, lurraldeko sektore turistikoan diharduten artean talentua eta lana aitortzeko helburuz.
Hiru ataletan sailkatu dituzte lehen sariketa hauek, halaber ibilbide profesionala, digitalizazioa eta jasangarritasuna.
20 hautagairen artean ebatzi dituzte sariak, eta gure eskualdean kokatzen den LOIOLA HOTELAK irabazi du ibilbide profesionalaren ataleko saria.
Merezitako aitortza Azpiazu Iriarte familiak hiru belaunaldiz etengabe egin duen lanari, are eta gehiago aurtengoan bere ibilbidearen 50. urteurrena bete duten honetan. Zorionak!