Cookie konfigurazioa

INDUSTRIA Programaren 5. Edizioaren aurkezpen webinarra ospatu da

2025-04-02
Enpresa

Atzo, apirilak 1, INDUSTRIA programaren 5. edizioaren aurkezpen-saioa ospatu genuen online formatuan, DigiTalentu eta Brain and Code-ren gidaritzapean. 

Webinarrean Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako industria enpresetako ordezkariek parte hartu zuten, eta Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako programa honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. 

Parte-hartzaileek edizio berriaren egitura, helburuak eta praktikotasuna ezagutzeaz gain, beren zalantzak partekatu eta zuzenean argitzeko aukera izan zuten. 

INDUSTRIA programaren 5. edizioa maiatzaren 9an jarriko da martxan. 

Programa honi buruzko informazio osoa eta izen-ematea eskuragarri dago ondorengo estekan: IndustrIA Programa 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia