EMET 2025 laguntzak: ekintzailetza turistikoa eta turismo-enpresen lehiakortasuna bultzatzeko programa

2025-06-03
Ekintzailetza Turismoa

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ireki du 2025eko EMET laguntza-programaren deialdia. Helburua da turismo-jarduera berrien sorrera eta sektorearen lehiakortasuna sustatzea. 

Eskaerak 2025eko ekainaren 30a arte aurkeztu ahal izango dira, bide elektronikoz: 

 🔗 www.euskadi.eus/zerbitzuak/1010213 

Bi laguntza-ildo: 

  1. Turismo-ekintzailetza

 2025ean martxan jarriko diren turismo-jarduera berrientzat. 

  • Laguntza: %40 gehienez, eta 18.000 €-ko mugarekin. 
  • Gutxieneko inbertsioa: 10.000 €. 
  1. Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen aktibo zeuden enpresentzat. 

  • Laguntza: %30 gehienez, eta 15.000 €-ko mugarekin. 
  • Gutxieneko inbertsioa (atal bakoitzeko): 5.000 €. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: 

  • Berrikuntza teknologikoa eta digitalizazioa. 
  • Produktu eta zerbitzu turistiko berriak garatzea. 
  • Instalazio eta ekipamenduen hobekuntza. 
  • Irisgarritasuna, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa. 
  • Marketin digitala eta ostatutako establezimenduen konektibitatea. 

Informazio gehiago: 

Alazne Larrañaga_688718777_alarranaga@iraurgiberritzen.eus 

Ione Eizagirre_688601299_ieizagirre@iraurgiberritzen.eus 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia