Zibersegurtasuna indartzeko simulazio praktikoa eskualdeko industria enpresetako IT Arduradunekin

2025-07-04
Enpresa

Uztailaren 3an, Azpeitiko Basazabal jauregian, eskualdeko industria enpresetako IT arduradunek parte hartu zuten zibereraso baten simulazio praktikoan, KIPS – Kaspersky Interactive Protection Simulation metodologia erabiliz. 

Ekimen hau Iraurgi Berritzen–ek ZIUR Zentroarekin lankidetzan antolatu zuen, ziberintzidentziei modu eraginkorrean erantzuteko gaitasuna lantzeko eta enpresen arteko ezagutza partekatzea sustatzeko. 

Bertan, industria enpresetako bederatzi IT arduradun bildu ziren: Biele, Ibarmia, Sammic, Elmubas, Ameztoi, Sein eta Erlo. Simulazioan zehar, erabakiak hartzeko estrategiak landu ziren benetako egoeren aurrean, aurrekontuak, erreakzio-denborak eta ondorio ekonomikoak kontuan hartuta.  

Parte-hartzaileek balorazioa oso ona egin zuten, balioan jarri zuten lan saioan erabilitako metodologia, dinamika, eta simulazio praktikoa eta errealista izatea. 

Jarduera hau Urola Erdiko industria-enpresen zibersegurtasuna sendotzeko urrats garrantzitsua da, eskualdeko garapen sozioekonomiko jasangarria eta berrikuntza bultzatzeko lan estrategikoaren baitan kokatzen dena. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia