2025eko irailaren 19an, eskualdeko ikastetxeetako orientazio arduradunak elkartu dira Intsausti Jauregian. Lan saioaren helburua, 2025/26 ikasturtean Gerolan proiektuaren baitan garatuko diren ekintzak elkarrekin adostu eta planifikatzea izan da.
Ikasturtean zehar, besteak beste honako ekintzak garatzea aurreikusten da:
- Ikasleen hausnarketa aktiboa sustatzera bideratutako saioak ospatuko dira ikastetxeetan.
- Eskualdeko ikasleek heuren ikasketei jarraipena emateko izan ditzazketen interesen identifikazioa egingo da.
- Behin ikasleen interes multzoak identifikatuta, eskualdeko eragile ezberdinak bisitatu eta bertako profesional ezberdinekin elkarrizketak sustatuko dira.
Ikasturtean zehar garatuko diren ekintza ezberdinetan DBH4 eta Batxiler 2 mailako 300 ikasle eta 40 eragile ingururen partehartzea aurreikusten da. Lankidetza-dinamika hau bat dator Iraurgi Berritzenen kuspegi estrategikoarekin, non gazteen ahalduntzea eta eskualdeko talentuaren garapena ardatz diren.
