Hezkuntza Guneak 25/26 ikasturterako lan-ildo nagusiak adostu ditu

2025-09-29
Hezkuntza

Eskualdeko 5 ikastetxeetako Zuzendariek osatzen duten Hezkuntza Gunea gaur bildu da, 2025/26 lehentasunak partekatu eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuen plangintza adosteko. 

Amankomunean adostutako lan ildoen artean: 

  • IKASIZ lan lerroaren jarraipena. Behar zehatzen araberako, sentsibilizaziora nahiz kapazitaziora bideratuta espazio kolektibo zein banakakoen sorrera, zuzendaritza taldeekin.
  • Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak) Ikastetxeen eta bailarako eragile desberdinen arteko harremanak sendotzen jarraitzeko espazio informalen garapena.
  • Martxan diren proeiktuen kontsolidazioa eta hobekuntza: Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan Orientazioa, ZIMAT Urola Erdian eta Izan Ekintzaile. 

 Urtean 3 aldiz biltzen da lan taldea, ikuspegi estrategikotik lehentasunak adostu, dagozkion balorazioak egin eta erabaki klabeak hartuz. 

 Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako proiektu lider desberdinek osatzen dituzten lan taldeen bidez artikulatzen da. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia