Gipuzkoako turismo eragileen bisita HUB turistikoarekin elkarlanean

2025-10-02
Turismoa

Iraurgi Berritzen-ek  Foru Aldundiak sustatzen duen HUB turiskoarekin elkarlanean, lurraldeko turismo sektoreko profesional talde bat ekarri du eskualdeko bi baliabide eta produktu turistiko lehen eskutik ezagutzera.

20 laguneko taldeak, Azpeitiko Mendietxe Museoa bisitatu dute lehenbizi. Han, Alex Txikon alpinista eta museoaren sustatzailearen eskutik museoa eta beraren inguruan garatzen ai diren proiektua ezagutu ahal izan dute.

Ondoren Azkoitin izan dira herriak eskupilotarekin daukan harreman estua baliatuz garatu den “Zu ere pilotari” produktu turistikoa ezagutzera. Ander Ugarte gidak, Kontzejupetik hasita Jorge Oteiza Pilotartean amaitu den bisita gidatu historiko kulturala burutu du, jardunaldia GUREA pilotalekuan amaitzeko. Bertan, Jon Orbegozo GURAko kantxero berriak, pilota jokoaren gaineko kontuak azaldu ditu, taldekideak pilotan jokatuz amaitu delarik jardunaldia.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia