Urola Erdiak ekonomia zirkularrarekin duen konpromisoa sendotu du UrEKOnomizaTUZ proiektuaren bidez

2025-10-09
Enpresa

Gaur ospatu da, UrEKOnomizaTUZ proiektuaren amaiera saioa, eskualdeko hainbat enpresaren parte-hartzearekin. Ekimen hau Iraurgi Berritzen-ek gidatu du, helburu argi batekin: Urola Erdiko balio kate nagusien —eraldaketa metalmekanikoa, makineria eta ekipoak, eta elikadura— ingurumen-inpaktua ebaluatu eta hobetzea. 

Proiektuaren garapenean, IHOBEk sortutako CCC (Climate & Circularity Calculator) tresna erabili da. Tresna honi esker, parte-hartzaileek beren ingurumen-aztarna korporatiboa (HAC) kalkulatu dute, ingurumen-inpaktua murrizteko aukerak identifikatu, eta murrizketarako ibilbide-orri zehatza zehaztu dute. Horrez gain, datuen gobernantzarako estrategia bat ezarri dute, ingurumen-hobekuntzaren etengabeko kudeaketa sustatzeko. 

Amaiera saioan, EKINTZA, ELMUBAS eta GLUAL enpresek , proiektu honetan zehar izan duten  esperientzia partekatu die Urola Erdiko industria arloko beste enpresei, bai ingurumen-aztarnaren kalkuluaren inguruan, bai datuen kudeaketan eta gobernantzan egindako aurrerapausoetan. 

UrEKOnomizaTUZ proiektua, IHOBEk finantziatutako ekimena izan da, eta eskualdeko industria-enpresen trantsizio ekologikoa bultzatzeko eta jasangarritasuna indartzeko, Iraurgi Berritzenen estrategiaren baitan kokatzen da. Zentzu horretan, ekimenak eskualdearen trantsizio jasangarriaren aldeko urrats esanguratsua ekarri du, eta ekonomia zirkularraren zein eraginkortasun energetikoaren aldeko apustu kolektiboa sendotu du. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia