Ikastetxeen bidelagun estrategien hedapenean

2025-11-20
Hezkuntza

Urola Erdiko lau ikastetxe —Azkoitia BHI, Izarraizpe Ikastola Publikoa, Ikasberri Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea— dira Ikasiz Kapazitazio prozesuaren protagonistak. Bertan, 4 ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako 17 pertsonek hartu dute parte.

Ikastetxe bakoitzak bere behar eta errealitate konkretura egokitutako proiektu zehatz indibidualizatua landu du azken hilabetetan, Nerea Urcola-ren laguntzarekin. Zuzendaritza taldeetako kideak proiektu hauen markoan kapazitatu eta martxan dituzten proiektu estrategikoen harira aurrerapauso konkretuak garatzen joatea izan da helburu nagusia.

“Ikastetxe izaeraren zehaztapena modu kolektiboan, pertsonen ongizatea hobetzea edo eta irakasleen egitekoaren ebaluazioan hobetzen joatera bideratutako prozesuak besteak beste… “

Esperientzia hau Iraurgi Berritzenen koordinazioarekin eta Nerea Urcola-en dinamizaziopean garatu da, elkarrekin ikasteko eta ekintzan oinarritutako metodologia baten bidez.

Prozesuaren balorazio oso positiboa egin dute ikastetxeek…

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia