IB SAREA: Lankidetzan Lehiakortasuna eta Berrikuntza Sustatzen

2025-11-28
Tokiko Garapena

IB SAREA osatzen duten Urola Erdiko 7 eremu sozioekonomikoetako guneen ordezkariak bildu ginen atzo, IB SAREA Kontseiluaren lan bileran (Udalak, Industria, Hezkuntza, Enplegua, Ekintzailetza, Turismoa, eta Merkataritza) 

Espazio honek aukera ematen du eskualdeko garapen estrategikoa sustatzeko, eta eragile sozioekonomiko nagusien arteko elkarlana sendotzeko. 

Topagunean, UE 22-27 Urola Erdiko Plan Estrategikoaren exekuzioaren jarraipena egin da, eskualdeko lehiakortasunaren egoerari buruzko datuak partekatu dira, eta eremu desberdinen arteko elkarlan proiektuen garapena aztertu da, hala nola, industria gunearekin elkarlanean, merkataritza,  turismoa eta udalekin sustatu diren hiru ekimen berri garatu dira eskualdean.   

Elkarlan horren adibide dira Ekintza Mekanizatuak eta Astigarraga Kit Line enpresak, gaur egun, eskualdeko industria gunearen ordezkariak IB SAREA kontseiluan, hartu duten erabakia: Errekauek eta Enkarguk ekimenen berri emango dute beren instalazioetan, langileen artean ekimena ezagutarazteko eta kontsumo arduratsua sustatzeko, eskualdearekin duten konpromezua berretsiz. 

IB SAREA Kontseilua lankidetzazko gobernantzan oinarrituta, proiektuak aktibatzeko eta aliantzak sendotzeko gune estrategikoa da.  

Helburua argia da: eskualdearen etorkizuna lankidetzan eraikitzea, berrikuntza eta garapen jasangarria sustatuz. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia