Gipuzkoako Inklusio Sare Mahaiko ordezkariak Azkoitian bildu dira gaur

2025-12-19
Enplegua

Azkoitian bildu dira gaur Gipuzkoako Inklusio Sare Mahaia osatzen duten eskualde guztietako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetzazko gobernantzaren markoan sustatzen duen ElkarEkin Lanean Estrategiaren baitan.

Topaketaren helburua eskualdeek elkarrekin 2025ean garatutako jardueren ebaluazioa partekatzea, eta 2026eko lan-ildo komunak adostea izan da. Saioan, inklusioaren arloko erronkak, behar berriak eta etorkizuneko norabide estrategikoak ere aztertu dira, ISM egindako ibilbidearen balorazio oso positiboa izanez.

ElkarEkin Lanean Estrategiak, lurralde osoko sarearekin elkarlanean, gizarteratze- eta laneratze-prozesuak indartzea du xede, eta gaurko saioak oso urrats garrantzitsua izan da bide horretan.

Partehartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia; Iraurgi Berritzen; Uggasa; Goieki; Tolosaldea; Debegesa; Urola Kosta; Oarsoaldea; Bidasoa Activa; Debagoiena; Beterri Buruntza ; Fomento San Sebastian; Fernando Consuegra; Koldo Peciña; batbietahiru.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia