Atzo Eibarren parte hartu genuen GARAPENek antolatutako “Garapen Agentzien eginkizuna Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Euskadin” jardunaldian. Topaketa honek aukera eman zigun 2030 Agendaren inguruan hausnartzeko eta Garapen Agentziek lurraldeetan betetzen dugun o paper estrategikoa balioan jartzeko.
Jardunaldiaren ardatz nagusietako bat agentziek garatutako esperientzia praktikoen trukea izan zen, eta bertan agerian geratu zen GJHak jada eguneroko proiektuetan txertatzen ari direla.
Ildo honetan, Debegesak energia aurrepenari lotutako ekimen bat aurkeztu zuen; Bidasoa aktibak, berriz, trantsizio ekologikoari eta ekonomia zirkularrari lotutako esperientzia bat partekatu zuen. Gure aldetik, Iraurgi Berritzenetik, 2030 Agendaren baitan gure barne kudeaketa nola lerrokatu dugun aurkeztu genuen, bereziki azpimarratuz gure jarduerak duen eragina GJHtan.
Jardunaldiak aukera eman zigun esperientziak partekatzearen garrantzia berresteko eta Garapen Agentziok Euskadin garapen jasangarriago baterantz aurrera egiteko funtsezko eragileak garela azpimarratzeko.

