Erakundeetako ordezkariek eta sektoreko eragileek 2026ko Turismo Kudeaketa Plana, tasa turistikoa eta turismoaren eta industriaren arteko lankidetza proiektuak izan dituzte hizpide.
Urola Erdiko Turismo Guneko kideek bilera egin zuten martxoaren 3an Basazabal Jauregian (Azpeitia). Topaketan eskualdeko udaletako ordezkariek, turismo arloko eragileek eta Iraurgi Berritzeneko turismo arloko lantaldeak parte hartu zuten.
Bilera oparoa izan zen eta hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Besteak beste, 2026ko Turismo Kudeaketa Plana aurkeztu zen, datozen hilabeteetan eskualdean turismoa sustatzeko aurreikusitako ekintza nagusiak partekatuz.
Horrez gain, turismo eragileek mahai gainean jarritako hainbat proposamen ere izan zituzten hizpide, besteak beste egonaldi turistikoen gaineko zergaren kudeaketari lotutakoak.
Bileran zehar, halaber, industria eta turismo sektoreetako eragileak elkarlanean garatzen ari diren proiektuaren berri ere eman zen, bi sektoreen arteko lankidetza indartzea helburu duen ekimenaren aurrerapenak partekatuz.
Urola Erdiko Turismo Gunea eskualdeko turismoaren garapena koordinatzeko eta eragileen arteko lankidetza sustatzeko espazioa da.