Ikasketa kolektiboa eta konfiantzazko harremanak oinarri IKASIZ Ekoizpen Arduradunen Taldean

2026-03-31
Enpresa

IKASIZ Ekoizpen Arduradunen lan markoan, sareko enpresetako 10 ekoizpen arduradun elkartu gara Irurena Group-en, bakoitzak bere egunerokoan fabrikazio prozesuaren kudeaketa ikuspegitik bizi dituen arazo eta erronkak partekatu eta elkarrekin ikasten jarraitzea helburua, elkarren arteko konfiantzazko harremanak ere indartuz.

Atera diren gai nagusiek argi erakusten dute gaur egungo erronkak non dauden: kalitate arazoek plangintza baldintzatzen dute, prozesuak ez dira beti egonkorrak, pertsonen kudeaketak pisu handia dauka, mantenuak ez du beti behar duen ikuspegia, eta askotan egunerokoa erreaktiboa da.

Gainera, agerian geratu da arazo hauek ez direla puntualak, baizik eta errepikatzen diren egoerak direla, askotan ondorioak kudeatzen ditugula baina ez benetako arrazoiak, eta informazio zein kontrol falta dagoela puntu kritikoetan.

Mila esker, Irurena Group-i etxeko ateak irekitzeagatik eta gerturatu zareten denoi eskuzabaltasunez arazoak mahai gainean jartzeagatik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia