Esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko aukera eskualdeko Zientzia et IKT mintegientzat

2026-04-30
Hezkuntza ZIMAT

Apirilak 24 ostirala eta Apirilak 29 asteazkenean, eskualdeko ikastetxeetako Zientzia eta IKT mintegietako ordezkariak bildu dira esperientziak elkarbanatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz.

Bi lan saioetan bi mintegiek egun dituzten erronken inguruan hausnartu da eta hainbat gai izan dira hizpide. Esaterako, zientzia mintegiaren kasuan, metodo zientifikoa, proiektu multidisziplinarren garapena edota laborategien erabilera eta kudeaketa izan dira hizpide. Aldiz, IKT arduradunekin egindako bileran, teknologia eta digitalizazio arloan garatzen diren ekimenak, ikastetxeetako IKT sistemen kudeaketa, gailuen erabilera egokirako neurriak edota barne formakuntza moduko gaiak landu dira. Datorren ikasturtera begira, ekimenari jarraipena ematea adostu da lan taldeekin.

Lan saioak, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen dira. Proiektu honek, eskualdeko ikasleengan zientzia eta teknologia bokazioak sustatu eta ikastetxeetan metodologia berritzaileak txertatzea du helburu.

Proiektu honen baitan, datorren Ekainak 11 ostegunean Azpeitiko plazan, Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka ospatuko da. Bertan, eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar landu dituzten proiektu ezberdinak plazaratu eta elkarbanatzeko parada izango dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia