DATUR: ezagutza gehiago, helmuga turistiko adimendunago bat eraikitzeko

2026-06-17
Turismoa

Urola Erdian aurrera egiten jarraitzen dugu helmuga turistiko adimendun gisa sendotzeko bidean. Helburu horrekin, DATUR plataforma txertatu dugu; telefonia mugikorreko datuetan oinarritutako adimen turistikorako tresna bat, gure bisitariei eta eskualdeko jarduera turistikoaren bilakaerari buruzko ezagutza handiagoa izatea ahalbidetuko diguna.

Ekimen hau Urola Erdia 2026ean Helmuga Turistiko Adimendunen Sarean (DTI Sarea) sartu ondoren garatzen ari garen lanaren parte da. Aitorpen hori diagnostiko fasea arrakastaz gainditu ostean lortu genuen.

DATURren ezarpenak aurrerapauso garrantzitsua dakar DTI ereduaren Teknologia arloan; izan ere, bisitarien jatorriari, merkatu igorleei, turismoaren joerei eta sustapen-ekintzen eraginari buruzko informazio eguneratua eskuratzeko aukera emango digu. Azken finean, datu errealetan oinarritutako erabakiak hartzen eta estrategia eraginkorragoak diseinatzen lagunduko digun tresna da.

Gainera, ekimen honek turismo-kudeaketa berritzaile, jasangarri eta etengabeko hobekuntzan oinarritutakoarekiko dugun konpromisoa indartzen du, ezagutza eta adimen turistikoa helmugaren plangintzaren erdigunean kokatuz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu BIM Consultorsi prozesu honetan emandako laguntzagatik. Gure lankidetza Urola Erdiko Turismo Plan Estrategikoa lantzen hasi zen, eta gaur egun ere balioa ematen jarraitzen du eskualdeko turismo-kudeaketarako tresna berriak garatuz.

Etorkizuneko turismoaren erronkei aurre egiteko gero eta adimentsuagoa, lehiakorragoa eta prestatuagoa den helmuga eraikitzen jarraitzen dugu.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia