Nola ari gara pertsonen estrategiak hedatzen enpresetan?

2026-06-16
Industria

Galdera horren bueltan elkartu gara berriro sareko enpresetako 11 Pertsona Arduradun.

Ohiko moduan, enpresen eguneroko errealitateetatik abiatu dugu lanketa: hauek bizi dituzten egoerak, erronkak eta zalantzak mahai gainean jarri eta partekatuz. Hortik, eztabaida, kontrastea eta ikasketa kolektiboa bideratuz.

Mahai gainean hainbat ideia klabe agertu dira

  • Pertsonen kudeaketa estrategian egotea ez da nahikoa; egunerokoan txertatu behar da.
  • Operatibak askotan zaildu egiten du epe luzeko ikuspegia lantzea.
  • Kultura aldaketak ez dira hitzez gertatzen, ekintza txiki eta koherenteen bidez baizik.
  • Kredibilitatea eraikitzeko, esaten denak eta egiten denak bat etorri behar dute.

Teoriatik baino gehiago, praktikatik ikasten jarraitzeko espazioa izan da beste behin.
Eskerrik asko denoi, eta baita Ainhoa Zatarain-i (OPE) ere dinamizazioa-gatik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia