INTZA, Grupo SEIN, Calderería CPK eta Iraurgi Berritzen erakundeek IKASEKIN Pertsonak prozesuaren lehen saio kolektiboa partekatu dute.
Helburua: enpresa bakoitzaren pertsonen kudeaketako behar erreal batetik abiatu, proiektu zehatz bat definitu eta praktikara eramatea. Komunikazioa, zuzendaritza taldeen inplikazioa, pertsonen plangintza edota lan egiteko moduak dira prozesuan landuko diren gaietako batzuk.
Beharretik ekintzara:
- Pertsonen kudeaketa ikuspegitik bakoitzak duen erronka identifikatu eta forma eman.
Banakako orientazio-saioetan, erakunde bakoitzak landu nahi duen behar edo erronka zehaztu du. - Proiektua definitu, zehaztasuna eta eraginkortasuna bilatuz.
Lehen saio kolektiboan, proiektu bakoitzaren fokua, helburuak eta lehen urratsak landu dira. - Enpresan garapenean sakondu eta aplikatuz esperimentatu.
Lau hilabete inguruan, proiektuak enpresan garatuko dira, banakako aholkularitza-saioen laguntzarekin eta egindako aurrerapenak kontrastatuz. - Ikasitakoa partekatu eta aurrera begiratu.
Amaierako saioan, emaitzak, ikaskuntzak eta zailtasunak partekatuko dira, eta hurrengo erronkak zehaztuko dira.
IKASEKIN Pertsonak Iraurgi Berritzenen koordinaziopean eta Ainhoa Zatarainen dinamizazioarekin garatzen da, enpresa bakoitzaren errealitatetik abiatuta eta enpresen arteko ikaskuntza sustatuz.


